Herriko bestak direla eta, heldu diren egunetan hainbat bertso saio entzuteko aukera izanen da eskualdean, gaur bertan Elgorriagan eta Arano, eta heldu diren bi asteetan Beran, Elizondon eta Aranon berriz ere.
Gaur eguerdian Zikiro jatea izanen dute Elgorriagan eta bazkalondoan, Alazne Untxalo, Jon Elizetxe eta Julen Zelaietak kantatuko dute. Arratsaldeko 19:00etan, baina Aranon, Maialen Lujanbio, Jesus Mari Irazu, Sustrai Colina eta Unai Agirreren entzuteko aukera izanen da. Herriko besten kari biharko ere bertze bertso saio bat antolatu dute Aranoko elkartean Orduan Joxe Agirre eta Imanol Lazkano arituko dira. Ortziralean bertsoak entzuteko bi aukera izanen dira eskualdean, bata Elizondon eta bertzea Beran. Baztanen Erika Lagoma, Alaia Martin eta Jon Barberena arituko dira Foru Plazan eguerdiko 14:00etatik aitzinera. Beran aldiz, Ioar Tainta eta Julen Zelaieta izanen dira protagonistak, eta saioa arratsaldeko 16:30ean hasiko da San Jose Zahar Egoitzan. Heldu den astean San Estebanak hasiko direla eta, Beran bi saio eskainiko dira, lehena, abuztuaren 3an Andoni Egaña eta Sebastian Lizasorekin, eta bigarrena, biharamunean, Maialen Lujanbio, Etxabe eta Julen Zelaietarekin.