Larunbat honetan eginen da Burrunba Eguna

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 25a

Goizean mendi ateraldia eginen da inguruan barna

Doneztebeko Gazte Burrunba Kultur Taldeak antolatuta, larunbat honetan, uztailak 28, besta eguna izanen da Donezteben. Burrunba Eguna eginen da. Goizerako mendi irteera prestatu dute inguruz inguru, eta 9:00etan paratu dute horretarako hitzordua, autobus geltokian. Mendi ateraldiaren ondotik, 12:30ak aldera, zintzurrak freskatzeko Arkaitz eta Mirian trikitilariekin eta bertsolariekin poteoa eginen da ostatuetan. 14:00-14:30 aldera, berriz, bazkaria Santamarian. Arratsaldez, trikipoteoarekin eta bertsopoteoarekin segituko dute. Ongi pasatzeko ez da aitzakiarik falta izanen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun