Eskualdeko zortzi adinekoen elkartek Gobernuaren dirulaguntza jasoko dute

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 25a

Arantza, Etxalar, Goizueta, Igantzi, Leitza, Lesaka eta Doneztebekoak dira

Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizate, Kirol eta Gaztedi Departamentuak 1,1 milioi euroko dirulaguntza banatuko du Nafarroako 189 adinekoen eta gizarte-bolondresen elkartetan. Horietatik zortzi gure eskualdekoak dira: Arantzako Zahar Txoko, Etxalarko Larraburua, Goizuetako A.J., Igantziko Baratzondo Zahar Etxea, Leitzako Jubilatuen Elkartea, Lesakako San Fermin Jubilatu Elkartea, eta Doneztebeko Arkupeak eta Doneztebe Malerreka.

Dirulaguntzak ekintza desberdinak antolatzeko izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun