Abian da Agenda 21erako logotipoa eta lema bilatzeko lehiaketa

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 24a

Haste honetan hasiko dira herritarrei inkestak egiten

Duela urte pare bat Bortzirietan eta Baztanen egin bezala, Malerrekan ere martxan da Agenda 21. Aste honetan hasiko dira herritarrei inkestak egiten, eta guztira 310 eginen dira. Gisa berean, Malerrekako Agenda 21erako logotipo eta lema bilatzeko lehiaketa ere antolatu dute. Lehiaketaren saria 300 eurokoa da, eta irailaren 14an akituko da proposamenak bidaltzeko epea. 16 urtetik goitikoentzat dago zabalik eta "Agenda 21" eta "Malerreka" hitzak agertu beharko dute. Azkenik, aipatu, lehiakide bakoitzak bi obra (logoa eta lema) aurkeztu ahal izanen dituela gehienez, eta euskarri informatikoan egin beharko dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun