Errepide lanak Ostizen

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 23a

Nafarroako Gobernuko lan publiko, garraio eta komunikazio departamentuak jakitera eman du Ostizko zeharbideko lanak direla eta, lursailen sastraka garbiketa egingo dela. Hortaz, tarteka errepidea moztuko dute eta seinalisten bidez hautabidezko trafikoa eginez.
Ostizko errepide bazterrean dauden zuhaitzak moztuko dira eta baita Enderizeko elkargunean. Lanak direla eta, makinaria pisuduna pasatu behar da eta bere iraupena astebete ingurukoa izango da, uztailaren 23an hasiz.

Dena den, trafikoak momentuan eragina izango badu ere, seinalizazioa lanek irauten duten bitartean egingo da, hau da, 2008ko ekainaren 6 arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun