2007ko Tourra historiako nafarrena izan bada, Espainiako Vueltazo aurtengo edizioa ez da gibelean geratuko.
Nafarroako 8 txirrindularik irteera hartuko dute Vigon eta hauetako bost Frantziako Tourrean arituak gainera.
Caisse d´Epargne taldeak dagoeneko bizkarrezurra antolatua du Vueltari begira. Pereiro eta Karpets izango dira talde buruak eta lekua seguru dute jadanik, Chente Garciak, Zandiok, Imanol Erbitik, Joaw¡quin Rodriguezek eta Luis Leon Sanchezek.
Euskaltelek oraindik ez du garbi ze talde eramango duen, baina hori bai, liderra Samuel Sanchez izango da.
Tourra eta Vuelta jokatuko dutenen artean Egoi Martinez, Jose Luis Arrieta eta Patxi Vila beratarra daude. Hortaz, Patxik, aurten 3 itzuli nagusienetan parte hartuko du Cunegok bere aldamenean nahi baitu Espainiako Vueltan. Hori bai, baliteke 10 etapa besterik ez egitea.
Bertzalde, Koldo Gil, Juanjo Oroz, Alan Perez eta Jon Bru beratarra egunotan Aragoiko Pirineoetan daude konzentratuta. Egun hauetan Quebrantahuesos klasikoaren 205 kilometroak osatu zituzten entrenamendu batean.