Nafarroako Gobernuko lan publiko, garraio eta komunikazio departamentuak ekaineko hilabetean Belateko tunelaren urteroko azterketa lanak egin ditu. Hala, estaldura eta egitura guztiak frogatu dituzte. Azterketa honek baieztatu du bertze urteetan egin diren moldaketa, errefortzu eta euspen lanak aurre ikusi bezala gauzatzen ari direla.
5 asteetan gauaz egin dira begiztatze lan hauek. Tunelaren zola harrian zundaketan egin dira eta bazterretako plakak erretiratu dituzte, tunela eusten duten 6.000 metro hauen egoera begiztatu ahal izateko.
Azterketak erakutsi du zenbait arrail badirela eta nahiz eta tunelaren segurtasunean eraginik ez izan, konpondu egingo dira buloi berrien bidez errefortzua egiteko eta porlanezko buloiak tunelaren estalduran erresistentzia hobetzeko. Konponketa lanak tunelak dituen 6.000 metro linealetatik 150 metroetan egingo dira.
Jarduketa hauek abuztuko hilabetean egingo dira eta Nafarroako Gobernuko lan publiko departamentuak erabiltzaile eta udalei jakin araziko die ze lan ordutegi izango duten lanek, beti ere kontutan hartuz ez dutela bat egingo oporraldien irteera eta sarrera operazioekin trafikoak eragin kaltegarririk izan ez dezan.