Urte erdia joana den honetan, Txaruta Pilota Elkarteak aurten ere sailkapen ona jaso duela erran daiteke.
Euskal Herriko kluben arteko txapelketan, Garikoitz Juanenea saldiastarra eta Patxi Barberena iruritarra azpitxapeldun gelditu ziren.
Zizurreko banakako txapelketan, kimuetan Arkaitz Untxalo iturendarra txapeldun izan zen; haur mailan Joseba Apeztegia iruritarra azpitxapeldun, eta Unai Barberena herritarra, kadete mailan txapeldun. Garikoitz Juaneneak gazteen mailan txapela jantzi zuen, eta Gaizka Otxandorena almandoztarrak helduetan.
Elgoibarren Iruritako Xabi Arraztoa txapeldun atera zen. Espainiako kluben arteko txapelketan ere parte hartu zuen Arraztoak, baita azpitxapeldun gelditu ere. GRABN torneoan txapelduna izan zen, eta Errege Kopan azpitxapeldun.
Belateko kluben arteko txapelketan, Elizondoko Elur Meoki eta Ibon Irazokik ttikien B mailan txapeldun suertatu ziren, eta Oronozko Enaitz Anso eta Iker Espelosin sunbildarra umeen A mailan azpitxapeldun. Pello Arretxea (Irurita) eta Lander Mindegia (Oitz) kimuen B mailan txapeldunak; Ugaitz Elizalde eta Arkaitz Untxalo kimuak A mailan txapeldun; Beñat Oronoz lesakarra eta Mikel Kanpo iturendarra kadeteak A mailan txapeldunak eta Aritz Juanenea saldiastarra eta Urrozko Imanol Juanena kadeteen A mailan irabazle.
Zaraitzun Asier Bertiz eta Sergio Oskoz elizondarrek umeen mailan txapela eskuratu zuten, eta Enaitz Anso eta Iker Espelosin, azpitxapeldun gelditu ziren. Iñaki Azpiroz iruritarra eta Andoni Espelosin sunbildarra kimuen mailan txapeldunak atera ziren, eta haurretan, Gorka Altzuarte almandoztarra eta Mattin Apezetxea oronoztarra.
Irurtzunen —argazkian—, Enaitz Anso eta Iker Espelosin txapeldunak izan ziren umeen B mailan, eta Elizondoko Iñaki Anso eta Mattin Asiain berroetarara azpitxapeldun A mailan. Elizondoko Dario Trantxe eta Iturengo Ugaitz Elizaldek txapela lortu zuten kimuetan, eta Joseba Arizmendi oronoztarra eta Joseba Apeztegia iruritarrak haur mailan.
Belateko Herriarteko Txapelketan ttikietan txapeldun atera zen Baztan (ikus 38. orria).
Barañainen, Elizalde eta Untxalo txapeldun atera ziren kimuetan; Xabier Madariaga urroztarra txapeldun, eta Garikoitz Juanenea eta Patxi Barberena gazte mailan azpitxapeldun.
Etxarri-Aranazko torneoan, berriz, helduetan Gaizka Otxandorena finalean aritu zen, eta azpitxapeldun gelditu.