Abuztuaren 15etik 19ra herriko bestak

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 23a

Bertze herri aunitzetan bezala, Azkainen ere abuztuaren erdialdean izanen dira bestak, 15etik 19ra. Halere, aitzineko egunean, hilaren 14an, triatloi lasterketa eginen da 14:00etatik aitzinera. Bortz egun iraunen dute besta hauetarako egitarau zabala prestatu dute: musikariak, dantzariak, kontzertuak, erakusketak, pilota partidak... Halere, egun haundia lehendabizikoa izanen da, 15a. 10:00etan meza izanen da, eta ondotik, dantzari eta musikarien txanda izanen da. Kontzertuei dagokienean, bertzeak bertze, Entzun taldea, Sedna, Otsoak, BKB., Show Bizo Band, Kauta eta Koloka entzuteko aukera izanen da. Patxi eta konpainia mutxikoak ere herrian egonen dira larunbatean. Guztientzako ekitaldi ugari, beraz, besta on batzuk igarotzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun