Udan bakantzetaz gozatzen dute herriko gazteek, baina eskolak utzi aitzinetik egun haundia izan zuten Arretxea kolegioan. Hezkuntza akademiako ikurra eman zioten Jean-Claude Bente azken 22 urtetan Arretxea kolegioko zuzendaria izan denari. Ikasleek aurreskua dantzatu zuten urteetan eman duen laguntza eta izan dituen errespetua eta entzutea eskertzeko.