Herriko saihesbidea ezin izanen da egin Luberriko urtegiko lanak bururatu arte

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 23a

Akademiako ikurra Bente jaunarentzat Arretxean egindako lanagatik

Udan 18 000 ibilgailu dabiltza egun guziz herriko karrika nagusian.
Autoek eta kamiunek arrabots haundia eta trabak sortzen dituzte oinezkoentzat eta herritarrentzat. 2008an saihesbidea eginen da Ibarrungo bidea eta Ama birjinaren itzulbidea elgartzeko, baina Paueko prefeturak jakinarazi duenez, hori ezinezkoa izanen da Luberriko urtegia egin arte. Bi zubi berri eraikiko dituzte eta horiek kalterik jasan ez dezaten, hobe izanen da Luberriko urtegia bururatua izatea uholdeen indarra ttikitzeko.

Bertzalde, Akitaniako Lurralde Kontseiluak 818 130 euroko diru laguntza bozkatu du Urdazuri ibaiaren herrien arteko sindikataren alde Luberriko urtegia egiteko. Laguntza hunekin urtegiko gastuen %25 bere gain hartuko du Alain Rousset sozialistak gidatzen duen lurralde gobernuak.

Gisa berean, Europak 450 000 euroko laguntza gehigarria emanen dio Luberriako proiektuari. Paueko prefeta ere lan eta lan ari omen da Frantziako estatuaren laguntza haundiagoa izan dadin.

Dantxariako bidean egiten ari den urtegi hunen xedea uholdeen eragina guttitzea da. Egitasmoak hamar miliun euroko gastua sortu du.

Lanak aurrekontu osoa izan gabe hasi ziren baina, pixkanaka-pixkanaka Senpererat heltzen ari dira laguntzak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun