Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak urtero antolatzen duen ikastaroak aurten Zugarramurdi izan zuen topaleku. Uztailaren 7an eta 8n egin ziren, Euskal Herriko eta Kataluniako irakasleekin, eta trikitixa munduak izan ditzakeen barietateak ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.