Herriko haurrak kontent ditugu, jostatzeko parke berria estreinatu baitute. Urte hasieran Nafarroako Gobernuak emandako diru-laguntzarekin Udalak frontoi zaharrean haurrendako txoko pullit bat prestatu du: bi zabuka, bi balantzin, txirrista, laberinto eta joko-anitza. Honekin batera, zolan kautxoa ere jarri da, haurrek minik ez hartzeko, eta gurasoetaz oroituz, bortz aulki paratu dira. Pareta altuek babesten duten zurezko hesia ere egin da, eta orain falta dena karretera aldera doaien pausuan ataka ematea da. Udaberri aldera arbolak ere jarriko omen dituzte.