Gobernuak erantzuna eman arte alkaterik gabe egonen da herria

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 23a

Azkeneko bi urteotan alkate izan den Leire Ortuostek kargua utzi ondotik, alkaterik gabe dago berriz ere Zubieta. Maiatzeko udal hauteskundeetara ez zen zerrendarik aurkeztu, eta uztailaren erdialdean Leire Ortuostek dimisioa aurkeztu zuenez, Nafarroako Gobernuaren erantzunaren zain daude orain herrian. Lerro hauek idazterakoan Herriko Etxean ez zuten oraindik Gobernuaren erantzunik jaso, eta izendatzekotan Iruñetik egin beharko lukete. Alkatetzarako norbait izendatuz gero, hura izanen litzateke alkate, hasiera batean, irailera bitarte. Izan ere, orduan eginen da udal hauteskundeetarako bigarren deialdia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun