Joan dira aurtengo bestak eta denetarik izan da: dantzariak, haurrentzako parkea, pilota partidak, herri bazkaria…
Igandean, uztailaren 15ean, 18:00etan hasita, Euskal Herriko arpanlari txapelketako kanporaketa jokatu zen Iturengo plazan, Nafarroako Herri Kirol federazioak antolatuta, eta ondotik, Joxe Bikondoaren erakustaldia. Herriko dantzariek Dantza luzea dantzatu zuten eta jendez gainezka egon zen herriko plaza.
Azkeneko egunean herri bazkarira 100 lagun bildu ziren, bazkalondoren zurrakapote edari goxoa prestatu ondotik Arkaitz eta Miriam trikitilariekin ohiko buelta eman zuten herrian barna.