Ezkurra eta Olazar txapeldun Sanferminetan

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 23a

TTIPI TTAPA

Donezteben erremonteak duen afizioak izanen du segidarik, oraindik gehiago, herriko erremontistek txapelak lortzen segitzen badute. Azkena berriki eskuratutakoa da. Koteto Ezkurra eta Patxi Olazar osaba-ilobek uztailaren 14an lortu zuten San Fermin Kider Torneoko txapela. Finalerdietan Altuna I.a eta Etxebe III.ari 40 eta 30 irabazita sailkatu ziren finalerakoa. Uharteko Euskal Jai Berri pilotalekuan jokatutako finalan, berriz, Zeberio II.a eta Julen San Miguel herritarra izan zituzten aurrez-aurre eta osaba-iloek 40 eta 37ko emaitzarekin garaitu zituzten. Finala peleitua eta berdinketa aunitzekoa izan zen, abiadura eta erritmo haundikoa, baina azkenean, txapela Ezkurra eta Olazarrentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun