Oizko usategia enkantean

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 23a

Oizko Udalak enkante publikoan paratu du Ezpeldegiko seigarren postuko usategia. Hasierako prezioa 11.500 eurotan ezarri du, eta enkantean parte hartzeko, interesatuek prezioaren %5a utzi beharko dute aldez aurretik, behin-behineko fidantza gisa. Goiti jotzeko postura, berriz, 50 eurokoa izanen da. Lehen enkantea Herriko Etxeko bilkura aretoan eginen da heldu den abuztuaren 4an, 12:00etan, eta esleipena arautzen duen baldintza agiria, Herriko Etxeko idazkaritzan egonen da eskuragai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun