Bizikleta lasterketak

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 23a

TTIPI TTAPA

Ekainean Huescan jokatutako Quebrantahuesos eta Treparriscos bizikleta lasterketetan 8 herritarrek parte hartu zuten.

Quebrantahuesosen hauek izan ziren egindako denborak:

Jon Maritxalarrek 6 ordu eta 12minutu; Xabier Irazokik 6 ordu eta 44 minutu; Gari Larraburuk 7 ordu eta 3 minutu eta Esteban Maritxalarrek 8 ordu eta 22 minutu.

Treparriscos lasterketan Sunbillako bertze lauk parte hartu zuten:

Iñaki Agesta eta Xanti Arretxeak 2 ordu eta 40 minututan bukatu zituzten lanak. Enrike Irazokik 2 ordu eta 41minututan, eta Iker Mariezkurrenak 2 ordu eta 53 minututan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun