Aurten ere igeriketa ikastaroa antolatu dute igerilekutako arduradunek. Hamar egunez luzatuko dira ikastaroak: uztailaren 23an hasi ziren eta abuztuaren 6an bukatuko dira. Aurten lau talde osatu dira, haurren hiru talde eta helduen talde bat. Ikastaroak arratsaldero izanen dira 16:00etan hasi eta 19:15 bitarte, talde bakoitzak 45 minutuko ikastaroa eginen du. Ikastaroaren arduraduna Goizuetako Mirari izanen da bertze urte batez.