Pinturak Larralde azpian

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 23a

Azken egunotan Larralde azpiko pareta itxuraldatzen ari da. Orain arte zementozko pareta handi bat bertzerik ez zena, herriko gazte baten ekimenez, zementoaren gris kolorea marrazki koloretsuz ari da apaintzen. Ekimen honekin herriko eta inguruko gazteak mugitzea da asmoa eta denen artean “aldarrikapen muralak” margotzea. Gai ezberdinekoa izanen da mural bakoitza: natura, emakumearen berdintasuna, genero biolentzia, euskara, espezismoa... Ekimen hau aitzinera ateratzeko diru-laguntza jasoko du materiala erosteko, bai udaletik, bai Bortzirietako Berdintasun Alorretik. Adierazi digutenez, ekimena nahi duen guztiari irekita dago eta mural hauek egiten parte har daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun