Bortzirietako bortz atzerritar euskara ikasten ari dira

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 23a

Euskara Mankomunitatearen ekimena da, eta egunero biltzen dira Kultur Etxean

Azken urte hauetan atzerritar ugari etorri dira eskualdera, eta hauek beraien seme-alabak ekartzen dituzte beraiekin batera. Gazte hauek eskualdean integratzeko arazotxo bat daukate, ez dute ulertzen gure hizkuntza: euskara. Hori dela eta, Euskara Mankomunitateak Solas laguna izeneko proiektua martxan jarri du uda parterako, Bortzirietan dauden hainbat atzerritarrek euskara ikasteko. Julen Zelaieta beratarra da klase hauen arduraduna eta egunero biltzen dira arratsaldez Kultur Etxean euskarari astindua emateko. Uztailean bi orduko saioak izan dituzte eta abuztuan 3 ordukoak. Momentuz ez da talde sobera handia, bortz lagun biltzen dira, baina denak herrialde desberdinetakoak: Kuba, Ekuador, Errumania, Brasil eta baita ijito etniako bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun