Herriz-herri programa martxan da

TTIPI TTAPA 2007ko uzt. 20a, 14:02

Uda honetan, Herriz-herri programaren 23. edizioa antolatu da.
Uztailaren 20an, ostiralean, Herriz-herri programa martxan jarriko da eta 200 biztanle baino gutxiago duten herriek uda eta antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute. Irailaren 2 arte 69 herrietara iritsiko da. Zine emanaldiak eta antzerki saioak herriko plaza eta frontoietan egingo dira gaueko 22:00etatik aurrera.

Udaberriko eta udazkeneko biran bezala, Herriz-herri programa Kultura zuzendaritza orokorrak antolatzen dituen egitasmo multzoen barne sartzen da eta bere osotasunean 775 bizilagun baino gutxiago duten herrietara iristen dira. Kultura zuzendaritza orokorrak beregain hartzen ditu talde eta kontratatutako entitateen gastuak, eta era berean, zabalkunde eta betetzea.

Parte hartu nahi duten herriek soilik arduradun bat izendatu behar dute eta hau ekitaldiaren egunean taldea artatzeaz arduratu behar da, eginbide teknikoez eta ebaluazio orria betetzeaz. Edizio honetan ezarritako epean eta baldintza guztiak beteta, aurkeztu ziren eskaera guztiak onartuak izan ziren.

69 herri hauen barne, badira gure eskualdeko batzuk: Eratsun, Ezkurra, Oitz, Saldias eta Urrotz.
Eskaera egin duten herrien artean 24k zine emanaldiak eskatu zituzten eta 45ek antzerki saioak.
Herriarentzako aproposena zen data ere proposatu zitekeen eta baita ekintza zein hizkuntzatan egitea nahi zen. Hauen arabera, 12 emanaldi euskaraz egingo dira.

Iaz herriz-herri programara 7.318 pertsona hurbildu ziren...Datu hauen arabera, ekintza bakoitzera hurbiltzen den jende kopurua 100 pertsonetakoa da eta hori positiboa da kontutan hartzen badugu, herri hauek 200 biztanle baino gutxiagokoak direla. Eremuak kontutan hartuz, 40 zine emanaldietara 3.756 lagun joan ziren eta 42 antzerki saioetara 3.562.
Edizio berri honek 110.000 euroko aurrekontua du eta iaz, adibidez, 100.000 erabili ziren.
Antzerkiari dagokionez hauek izan dira aukeratu diren lanak:
Atikusen “ Wendyren zabua” ,Orekaren “Lo Jimene”, En la lonaren “Circonirico” eta Trotacomicosen “Nasrudin Mularen istorioak”.
Lanak aukeratzeko balio irizpideak hauek izan dira: famili ikuslegoari zuzendutako edukia izatea, plaza eta frotoian moldatu ahal izatea emanaldia eta baliagarria den materiala izatea.
Zinemari dagokionez, Movilcine da emanaldietaz arduratzen dena eta filme guztiak produkzio berriak dira: 2007ko “Piratas del Caribe III”, 2007ko “Noches en el museo”, 2007ko Spiderman 3, 2007ko Descubriendo a los Robinsons, 2003ko Mozart txakurra eta 2004ko Pepper.
Uztailaren 21ean Saldiasen Atikus taldearen “Wendyren zabua” ikusgai izango da, uztailaren 29an Oitzen En la Lona taldearen “Amets zirkua”, abuztuaren 4an Ezkurran En la Lonaren “Amets zirkua”, 11ean Urrotzen Mozart txakurra filma eta 24ean Eratsunen Pepper filma.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun