Behobiako Eraiki dantza taldeak 1.go Bidasoaldeko nazioarteko gazteen folklore jaialdiko argazki lehiaketa antolatu du. Laguntzailea AFI edo Irungo argazkilari elkartea da.
Edozein argazki zalek parte har dezake aipaturiko lehiaketan.
Gaia, uztailaren 18tik 23 bitartean ospatuko den Bidasoaldeko nazioarteko gazteen folklore jaialdia izango da. Jaialdiak honako egitaraua izango du: 18an Irunen, 19an Beran, 20an Zarautzen, 21ean Irun eta Lesakan, 22an Etxalar eta Zumaian eta 23an Irunen.
Lehiaketaren gaiaren barruan hiru atal bereizten dira:
a) akzioa eta mugimendua
b) erretratoa
c) aukerakoa
Paperezko formatuko argazkiak onartuko dira, muntatu gabekoak, edozein teknika baliagarria izango dela.
Formatu aldetik, argazkiko alderik txikiena gutxienez 15 zentimetrotakoa izango da eta handiena gehienez 40 zentimetrotakoa.
Parte hartzaile bakoitzak modalitate bakoitzean bi argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez.
Lanak irailaren 17ko arratsaldeko 20:00ak arte aurkez daitezke Irungo gazteen informazio bulegoan edo AFIren egoitzan. Bestela ere posta bidez egin daiteke, AFI, 212 posta kutxa, 20300 Irun.
Epai mahaia entzute handiko pertsonek osatuko dute eta beren erabakia apelaezina izango da.
Saria lortu duten argazkiekin eta saria lortu ez, baina ikustea merezi duten lanekin erakusketa egingo da 2008ko Jaialdiaren egitarauaren barruan.
Atal bakoitzeko ondorengo sariak emango dira:
1. Diploma eta 200 euro
2. Diploma eta 100 euro
3. Diploma eta 50 euro
Parte hartzaile bakoitzak lehiaketa osoan sari bat bakarrik eskuratu ahal izango du.
Saritutako argazkiak antolakuntzaren esku geratuko dira eta honek, inolako etekinik gabe, argitaratu ahal izango ditu, beti ere, egilearen izenarekin.
Aukeratutako argazkiak 2008ko erakusketaren ondoren jaso ahal izango dira eta beste guztiak 2007ko urriaren 15ean AFIren egoitzan.