Oizko udalak, enkante publikoan jartzen du, ahozko posturen bidez, eta lau urtetarako, honako usategi honen aprobetxamendua:
Ezpeldegi izeneko parajean aurkitzen dena, eta 6 postuz osatuta dagoena. Hasierako prezioa 11.500 eurokoa izango da.
Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek hasiera prezioaren %5 utzi beharko dute aldez aurretik, behin behineko fidantza gisa.
Goiti jotzeko postura 50 eurokoa izango da.
Lehen enkantea Oizko Herriko Etxeko bilkura aretoan egingo da 2007ko abuztuaren 4an, eguerdiko 12:00etan.
Esleipena arautzen duen baldintza agiria, udalak 2007ko maiatzaren 24an onetsi zen eta interesa duten eskura dago, udal idazkaritzan.