Nafarroako 40 liburutegik beren eskaintzak liburutegietara eraman dituzte

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 19a

“Murgildu zaitez irakurketan, 2007ko uda” leloarekin Nafarroako 40 udal liburutegik uztaila eta abuztuko hilabeteetan irakurketa sustatzeko animazio programan parte hartzen ari dira. Liburutegiak aisialdi lekuetara eramatea da, egitasmo honen funtsa.

Hau dela eta, udal liburutegiek indartu egiten dira egunkariekin, aldizkariekin eta adin guztietako aproposa diren liburuekin.

Irakurketa bultzatzeko ekintza hau Nafarroako Gobernuko kultura eta turismo departamentuko liburutegien zerbitzuak sustatu eta finantzatzen du eta udalen laguntza ere jasotzen dute. Hauek bere aldetik, udal igerilekuetan beharrezko azpiegituraz errazten dituzte eta zenbait kasutan errefortzurako langileak kontratatzen dituzte.

Nafarroako Gobernuak berriki ekintza honetan interesa zuten udalei laguntzak eman zizkien 2007ko Nafarroako udal liburutegietan irakurketa sustatzeko ekimenen programaziorako dirulaguntzen deialdien barne.

Sustapen eta hedapen elementu moduan udal liburutegi eta igerilekuetan 15.000 pin, 14.000 orri markatzaile eta “irakurketan murgil zaitez” leloa agertzen duten 1.400 txartel.
Sustapenerako materiala Cesar Orozek egin du eta uretako balleta egiten duten igerilariak agertzen dira irakurtzen.
2007 liburuigerileku programan parte hartzen duten udalen artean Bera eta Leitza daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun