Uda partean erakusketak areagotzen dira

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 18a

Gure eskualdean badira margolari aunitz eta hauek uda aprobetxatzen dute erakusketak jartzeko.
Uztailean hasten dira batzuk, eta bertze batzuk abuztuan.
Elizondoko Jaime Urrutiak aleko 20. zenbakian, Juan Carlos Olaetxearen margo erakusketa ikusgai dago uztailaren 14tik abuztuaren 15era.Goizeko 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara bisita daiteke.

Xubiltz elkarteak Arizkungo Sasternea etxean Xabier Soubeleten margo erakusketa jarri du uztailaren 18tik abuztuaren 30era. Astelehen eta arratsaldean itxita egongo da, eta gainerako egunetan 12:00etatik 13:30era eta 17:00etik 20:00etara ikusgai dago.
Xabier Sobeleteri buruzko artikulu aunitz argitaratu dira eta liburuak ere egin ditu.
-2006ko urrian Oroitzirriak, idazlearen biziko kronikak kontatzen ditu.
-2007an Izotzatik izanera, euskararen iturburuaz ari den eleberria.

Baztanen ere, badira bertze zenbait aukera. Jorge Oteiza Baztan etnografia museoa Braulio Iriarte kalean dago eta udan ordutegi berezia izaten du. Abuztuaren 31 arte asteazkenetik igandera ateak zabalduko ditu. Goizeko 11:00etatik 14.00etara eta 17:00etatik 20:00etara ateak zabalik ditu. Uztailaren 15etik aurrera 12:00etan eta 18:00etan bisita gidatuak izango dira.

Santxotena parke museoa Arizkunen dago eta uztailerako ordutegi berezia prestatu du. Ostiral eta larunbatetan goizeko 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:30era jarria du Xabier Santxotenak.
Uztailaren 21etik irailaren 2ra egunero zabalik egongo da, igande arratsaldetan eta astelehenetan izan ezik.

Uztailaren 27tik irailaren 2ra Berako kultur etxeko erakusketa gelan Berako argazki artxiboaren erakusketa egongo da. Goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara ordutegia jarri dute. Igande arratsalde eta astelehenetan ezik, egunero irekia. Abuztuaren 3an egun osoan itxita egongo da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun