Timber Sporteko Europako kopan Donato eta Patxi Larretxea

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 18a

Timber Sportek antolatzen duen Europako Kopan bi euskal ordezkari izan dira pasa den asteburuan, baina ez dute nahi bezain maila ona eman.
Alemanian izan da lehiaketa eta bertan aizkoran alturan, enbor bat zutik, beste bat etzanda mozten eta bi motozerrarekin lan egin dute.
Europako 28 onenak aritu dira eta Donato Larretxea hamalaugarren izan zen eta Patxi Larretxeak 27. postuan akitu zuen.
Irabazlea Dinbrawn alemaniarra izan da. Atzetik, Tony eta Herber suitzarrak sailkatu dira.

Bestalde, Manttale taldeko Iñigo Lasagak hirugarren postua eskuratu zuen San Millan tontorraren igoeran. Burgoseko Pradoluengo herrian jokatu da eta Espainiako Kopako baliagarria zen aipaturikoa.
Irabazlea Raul Garcia Espainiako txapelduna izan zen, Mario Lorensen aitzinetik. Emakumezkoetan, Maribel Martinez izan zen garaile eta Oihana Azkorbebeitia bizkaitarra hirugarren postuan helmugara iritsi zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun