2008ko egutegia onartu du Nafarroako Gobernuak

TTIPI TTAPA 2007ko uzt. 17a, 10:58

Nafarroako Gobernuko Lan zuzendari nagusiak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai, baina errekuperatu behar ez diren 2008ko jai egunen egutegi ofiziala ezartzen du.

Autonomi Erkidegoek, urtero hamalau jai eguneko muga barrenean (horietako bi herrietakoak izanen direnak), tradizioz eurenak dituzten seinalatzen ahal dituzte.

Hau dela eta, Nafarroako Foru Komunitatean 2008. urteko jaiegunak ezarri dira, eta beste jaiegun bat gehituko da, herri bakoitzekoa, Udal bakoitzaren proposamenaren araberakoa.

Honako hauek izango dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2008. urteko jai egunak:
Urtarrilaren 1: Urte Berri
Martxoaren 19: San Jose
Martxoaren 20: Ostegun Saindua
Martxoaren 21: Ostiral Saindua
Martxoaren 24: Pazko biharamuna
Maiatzaren 1: Langileen eguna
Uztailaren 25: Santiago eguna
Abuztuaren 15: Abuztuko Andra Mari
Azaroaren 1: Domine Saindu
Abenduaren 3: Xabierko Frantzisko
Abenduaren 6: Ama Birjina Sortzez Garbia
Abenduaren 25: Eguberri

Aurreko zerrenda horretan sarturik dago, eta Nafarroako Foru Erkidego osorako, abenduaren 3a, San Franzisko Xabierkoaren jaia, Nafarroaren eguna baita.
Herri bakoitzari dagokion bigarren jai eguna udalak proposatuko du.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, hilabete bateko epean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun