Iturenen Euskal Herriko arpanlari txapelketako kanporaketa

Goizalde URDANPILLETA 2007ko uztailaren 13a

Mikel Bertiz eta Xabier Urrutia arpanean TTIPI TTAPA

Igandean, uztailaren 15ean, arratsaldeko 18:00etan hasita, Euskal Herriko arpanlari txapelketako kanporaketa ospatuko da Iturengo plazan Nafarroako Herri Kirol federazioak antolaturik.

Kanporaketa honen Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako bikoteek hartuko dute parte. Bizkaitik 2 bikote, Gipuzkoatik 5 eta Nafarroatik 6k.
Hauek dira bikoteen izenak:
BIZKAIA
Jon Intxaurbe eta Jabi Olivares
Xabi Pujana eta Kepa Arozena

GIPUZKOA
Aitor Esnaola eta Igor Esnaola
Andoni Rezabal eta Aitor Roteta
Eugenio Orbegozo eta Iñaki Orbegozo
Josu Larrañaga eta Unai Salegi
Jokin Garmendia eta Unai Iraola

NAFARROA
Iraizozko Josetxo Barberena eta Iñaki Barberena
Berriozarko Oier Aizkorbe eta Jose Luis Cano
Anizko Andoni Irigoien eta Arraiozko Josetxo Telletxea
Gerendiaingo Esteban Pikabea eta Ripako Albaro Morrondo
Asier Urbistondo eta Mikel Huarte

Hau izango da egin beharreko lana:
45 ontzakoari, goitik beherako 5 ebaketa, enborra etzanda dagoela.
45 ontzakoari, ezkerretik eskuinera 5 ebaketa, enborra zutik dagoela.
45 ontzakoari, goitik beherako 5 ebaketa, enborra etzanda dagoela.
Kanporaketa honetan sailkatzen diren lehen 6 bikoteek Euskal Herriko 1. Mailako Txapelketan hartuko dute parte, eta gainontzekoek, 2. mailako Txapelketan.
Txapelketa honez gain, Joxe Bikondoaren erakustaldia ere izango da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun