Doneztebeko merkatariak Doneztebarrak elkartean biltzen dira eta ekimen eta proposamenak aurkezten jarraitzen dute. Herriko kaleak eta jendea dinamizatzea da hauen helburu nagusiena. Uztailean zehar 3 ekintza garatuko dituzte.
Ostiralean arratsaldeko 18:00etan Santa Luzia plazan Rebeka eta batukako bere ikasleek emanaldia eskainiko dute. Donezteben urtean zehar Rebekak ikastaroak ematen ditu eta honen ondorioz musika eta dantzaz hornitutako saioa suertatuko da.
Ondoko ostiralean, uztailaren 20an ingeles eta euskara tailerrak emango dira Angie ingelesezko akademian. Tailer hauek arratsaldeko 17:30ean hasiko ira eta 8 eta 18 urte artekoei bideratuta dago. Ikasi eta ongi pasatzea da tailer hauen helburua.
Programazioaren hirugarren atalean, Burrunba eguna egongo da. Uztailaren 28an ospatuko da. Gazteen eguna denez,kultur eta jai giroko proposamenak izango dira, animazio eta giro ederrean.
Merkatarien elkarteak prestatu duen egitarau hau antolatzeko Doneztebeko udalaren laguntza eta Nafarroako Gobernuaren eta Euskadiko Kutxaren babesa.