Josetxo Ezkurra memorialak baditu txapeldunak

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 13a

Txaruta elkarteak antolatutako Josetxo Ezkurra memorialaren finalak jokatu dira. Denetara, aurre benjaminetatik jubenil maila arteko 244 pilotarik hartu dute parte.
Doneztebeko frontoian izan ziren norgehiagokak eta hauek izan ziren emaitzak:
Aurre benjaminak:
B mailan, Baztango Jabier Etxegoien eta Ibon Irazokik 18- Elur Meoki eta Ander Zelaietak 7.
A mailan, Goizuetako Antton Apezetxea eta Iker Salaberriak 18- Ultzamako Iñigo Iribarren eta Andoni Gaskuek 7.
Benjaminetan:
B mailan, Oiartzungo Mattin Cazabon eta Iker Kujikak 18- Burlatako Josu Eskiroz eta Andoni Agirrek 14.
A mailan, Unai Laso eta Joanes Bakaikoak 18- Berako Iñigo Martinez eta Ander Errandoneak 5.
Alebinetan:
B mailan, Erratzuko Unai Santxotena eta Sunbillako Andoni Espelosinek 18- Berako Ramontxo Albistur eta Andoni Lazkanotegik 16.
A mailan, Elizondoko Dario Trantxe eta Iturengo Arkaitz Untxalok 18- Iruritako Iñaki Azpiroz eta Iturengo Ugaitz Elizaldek 5.
Infantiletan:
B mailan, Burlatako Josetxo Chourraut eta Santi Juandeaburrek 18- Elbeteko Liher Etxeberria eta Iban Indak 13.
A mailan, Lesakako Josu Sanjurjo eta Mikel Maiak 18- Burlatako Andoni Iribarren eta Iñaki Arrizabalagak 9.
Kadeteetan:
B mailan, Zigako Aritz Gil eta Elizondoko Sergio Hualdek 18- Almandozko Gorka Alzuarte eta Elizondoko Iñaki Perurenak12.
A mailan, Urrozko Unai Madariaga eta Amaiurko Antton Jauregik 18- Lesakako Beñat Oronoz eta Urrozko Imanol Juanenak 15.
Jubeniletan Saldiasko Garikoitz Juanenea eta Arraiozko Mikel Mindegiak 22 eta 21 irabazi zieten Olaztiko Joseba Saez eta Zaramagako Migel Perezeri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun