Iturengo bestak ostiral ilunabarrean hasten diren arren, eguna ekitaldiz betea egongo da. Goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara haur jokoak izango dira: txirrista, piloten etxea, giza tiragoma eta abar.
Arratsaldeko 19:30ean Iturengo dantzarien saioa iragarrita dago, ondotik txokolate-jatea herriko plazan. 20:30ean suziria jaurti eta gero kalejira izango da trikitilari eta txistulariekin.Gauean dantzaldia izango da Trikidantz taldearekin.
Larunbatean, eguna kalejirarekin hasiko dute. Herriko gazteen arteko pilota partidak izango dira goiz partean, arratsaldean dantzaldia Agerralde akordiolariarekin eta gauean, Jalisko Band taldearekin.
Igandean, berriz ere, kalejira izango dute, meza nagusia eta segidan pilota partidak: Elizalde eta Cerezo, Pikabea eta Mitxelenaren aurka. Arratsaldeko 18:00etan Euskal Herriko arpanlari txapelketako kanporaketa. Ondotik, herriko dantzariek, berreskuratu den dantza luzea dantzatuko dute. Eta gauean dantzaldia izango da Gaubela taldearekin.
Astelehenean bukatuko dira bestak. Mus txapelketa izango da goiz partean eta eguerdian herri bazkaria Irazu eta Pañagarikano bertsolariekin. Ondotik kalejira Mirian eta Arkaitz trikitilarien eskutik, eta eguna eta bestak akitzeko, dantzaldia Agerralderekin.