Martiko, Mariezkurrena eta Magnak Erremontea babestuko dute

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 12a

Martiko, Magnesitas de Navarra eta Mariezkurrena eraikuntza enpresak hitzarmen bat sinatu dute Erremonte fundazioarekin. Ez da lehen aldia Martiko bezalako enpresa batek laguntza hau eskaintzen duela, baina kasu honetan, hiru dira izenpetu dutenak.

Hitzarmen honen arabera, Nafarroako erremontea bulkatu eta berreskuratzeko ahaleginean laguntza eskainiko dute hiru enpresek. Hala, kirola bulkatzeaz gain, Huarteko Euskal Jai Berri frontoiko ekimenak ere babesten dira.

Erremontearekin jarraituz, azken finean, jokatzea baita hitzarmen honen helburuetako bat, egunotan Kider txapelketa jokoan da, eta gainera babeslea ere, kasu honetan, gure eskualdekoa da. Kider txapelketako beste finalerdia ikusteko aukera izango da.B multzoko zerrenda buruak diren Zeberio II eta San Miguelek, final laurdenetan garaile suertatu ziren AltunaII eta Iriarteren aurka ariko dira. Modalitate honetan esperientzi handiko gizona da Patxi Zeberiok eta hortaz, faborito moduan aterako da bikotea. Aurrelariak partidari ematen dion abiadura eta erritmoa jarraitzeko ez dira gai guztiak eta gaur egun bere pare Koteto Ezkurra bakarrik dago. Baina Altuna eta Iriarte bikotea sendoa da, eta ziur ezustekoa eman nahi izango dutela. Hortaz, aurreko final erdia baino orekatuagoa izatea espero da. Orduan Ezkurra eta Olazarrek 40-30 irabazi zieten Altuna I eta Etxeberriari eta batere apururik gabe, finalera pasatzea lortu zuten.
Beraz, gaur erabakiko da doneztebarren arerioak nortzuk izango diren.

Baina txapelketako partidaz gain, izango dira bertzelako osagaiak gaur arratsaldeko 16:00etatik aurrera Huarteko Euskal Jai Berri frontoian.
Hirugarren partiduan Ezkurra eta Etxeberria III bikotea, hirukote baten aurka ariko dira, Bitoria, Altuna I eta Urrutia saldiastarrak osatzen dutena.

Bestalde, Iribarren eta Gaztelu, Etxeberria IVa eta Urkoren aurka ariko dira eta Agirresarobe eta Aizpuruk, Urriza eta Etxaberen aurka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun