Nafarroako Gobernuak errepide sarearen egoeraren inguruko informazioa argitaratzen du www.navarra.es web orrian.
Egunero eguneratzen da eta eguraldiaren eraginpean errepideek jasaten dituzten gora beherez gain, sare nagusiaren berri eta lan publikoak direla eta gertatzen direnak agertzen dira.
Uztailaren 11ko datuak agertuz, erran, eguraldiak ez duela ondoriorik agertzen errepideetan eta sare nagusian eta bigarren mailakoan normaltasuna nagusi dela.
Ez da gauza bera gertatzen lanei dagokionez. Errepide sare nagusian lanak badira Donejakueko bideko autobidean, Ebroko autobidean eta Iruña eta Frantzia artekoan.
Bigarren mailakoetan ere badira lan dezente aipatzeko, baina soilik gure eskualdekoak gainbegiratuko ditugu.
Irurita eta Eugi arteko NA-174 errepidean hautabidezko pasua ematen dute semaforo bidez 3+880 puntu kilometrikoan, ezpondak finkatzen ari direlako.
Bertze errepide batzuk erabat moztuak daude.
Hurbiltasunagatik, NA-411, A-15. 0 puntu kilometrikotik 2+900era moztuta dago eta 2+900etik 5+500ra zatikakoa Itxaso, Beramendi eta Udabe herrietara sarbidea emanez. Ibilgailu arinek NA-4140 errepidea hartu behar dute, Ihaben eta Etxalekutik eta pisudunek, N-121-A errepidea.
NA-4040 errepidea, hau da, Doneztebe eta Saldias artekoa moztuta dago uztailaren 2tik, 6+400 puntu kilometrikotik, Urrotzen eta 17+240 arte, Saldiasen. Asfaltatze lanak egiten ari dira bertan. Desbideraketa egin behar da Lozabian eta Saldias arteko NA-4029 errepidetik eta NA-170,A-15-Doneztebe.