Laxoa txapelketa final laurdenetan ari da

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 9a

Aurtengo finala Iruritan jokatuko da. TTIPI TTAPA

Doneztebeko lau taldeak, Oizko bat, Iruritako bi

Lehendabiziko fasea bukatu ondotik, Baztan-Errekako XXVIII. laxoa txapelketa finalaurrekoetan sartua da. Hasierako ligaxka horretan, A multzoan, Doneztebe A taldea nagusitu zen, eta bere ondotik, Oitz A, Doneztebe C, Irurita A, Oitz B eta Irurita C. Bigarren multzoko buru, berriz, Irurita B izan zen, Arraioz A, Doneztebe B, Doneztebe D, Arraioz B eta Hondarribiaren aitzinetik.

Multzo bakoitzeko lau lehendabizikoak dira orain final laurdenak jokatzen ari direnak: Doneztebe A Doneztebe Dren aurka, Oitz A Doneztebe Bren kontra, Doneztebe C Arraioz Aren kontra eta Irurita A Irurita Bren kontra. Joan eta etorriko partidak dira, eta dagoeneko joanekoak jokatu direnez, itzulikoak baino ez dira gelditzen. Behin hauek bukatzean irabazleek finalaurreko partidak jokatuko dituzte, eta hasieran errandakoaren arabera, final handia abuztuaren 5ean jokatuko da, Iruritako plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun