Paueko prefeturak La Nivelle Helbarrungo kanpalekua hestea deliberatu du. Segurtasun neurriak ez omen dira nahiko onak eta arazoak saihestu nahi dira urak berriz ez ateratzeko. Ibarrungo kanpina, aldiz, irekia izanen da buruila arte. Prefeturak begi onez ikusi du uholdeen gauean kapineko jabeek bezeroak abisatu zituztela eta lekuak hustu zituztela. Alerta sistema publikoa ez zen behar bezala ibili baina jabeek beti zaintzen dute Urdazuri ibaiaren goratasuna. Uztailaren 10ean, deliberatuko dute zein toki hetsi beharko duten baina akanpalekuaren ateak zabalik egonen dira. Osoki hetsarazi izan balute, kalte haundiak sortuko ziren herriko saltegientzat, udatiar guttiago ibiliko baitzen herrian.