Herriko Etxeak eta Herri Urrats elkarteak ‘Lurratik hizkuntzara’

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 9a

Herriko Etxea eta Herri Urrats elkartea elkarlanean ari dira ibilbide pedagogikoa sortzeko. Aintziraren inguruan instalatuko diren gune interaktibo batzuek osatuko dute Lurratik hizkuntzara erakusketa. Euskal Herriko zazpi lurraldeetako mintzairak eta kulturak ezagutaraztea da erakusketa berri hunen xedea, eta 60 000 euroko gastua du. Herri Urratsek 7000 euro pasatxo pagatuko lituzke eta gainerakoa herriak. Diru-laguntzak galdeginen zaizkie Paueko Kontseilu nagusiari eta Euskararen Erakunde Publikoari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun