Elkatasun eguna

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 9a

Argazkia: Xabi BERRUET TTIPI TTAPA

Herriko hainbat elkartek maiatzaren hastapeneko uholdeak sufritu zituztenentzako elkartasun eguna antolatu zuten joan den ekainaren 24an. Egun guzian ekitaldi franko izan ziren plazan, dantzak, haur jokoak, kantaldiak, kontzertuak eta eguerdian bazkari herrikoia. Egun horretan bildu diren etekinak kaltetuei banatuko zaizkie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun