Xiba euskal jokoen finalean saratarrak

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 9a

Argazkia: Laeticia GUERENDIAIN TTIPI TTAPA

Sarako taldeak 17. bukatu du ekainaren 30ean, Mendikotan jokatutako Xiba euskal jolas eta jokoen txapelketako finalean. Maiatzean, herrian jokatu zen Lapurdiko kanporaketa irabaziz, finalerako txartela eskuratu zuten, baina han maila hobea atzeman zuten, eta ezin izan zuten gauza handirik egin. Finalean, Euskal Herri osotik etorritako 20 talde neurtu ziren, dantzan, musean, soka-tiran, harri altxatzen, ingudeetan eta lasto altxatzen, bertzeak bertze. Puntu gehienak bildu zituena Beasaingo taldea izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun