Joan den ekainaren 28an, Bai Euskarari Ziurtagiria duten Lapurdi, Behe Nafarroa eta Xiberuko 230 entitatek bat egin zuten sortu berri den Ziurtagiriaren Elkartearekin. Lur Berri gelan ospatutako ekitaldian, Xabier Mendiguren Kontseiluaren idazkari nagusia, Euskal Konfederazioko Sebastien Castet eta Jean Aniotzbebehere auzapeza han egon ziren, baita Bai Euskarari Ziurtagiria dituzten hainbat saltoki, zerbitzu emaile eta elkarteen ordezkariak ere. Xabier Mendigurenek erran zuenez, euskararen erabileran entitateek zererran handia dute «Zuek, herritar euskaltzaleak, zarete prozesuaren egiazko motorea euskara aitzinarazteko tenorean». Ekitaldi horrekin, Bai Euskarari Ziurtagiriak zazpigarren urtebetetzea ospatu zuen Ipar Euskal Herrian. Gaur egun ziurtagiria duten 25 entitate daude herrian, 8 zerbitzua euskaraz ematen ahal dutenak, eta 17 bidean direnak.