Espainiar estatu osoko DBHko 2. mailako ikasleak XVIII. Matematika Olinpiadan parten hartu zuten ekainaren 24tik 28ra bitarte. Halere, ekainaren 27an zenbakiak alde batera utzi, eta Bidasoaldeko eskualdea bisitatu zuten, Bertizko Natur Parkea. Lorategian dauden mundu osoko landare eta zuhaitzen inguruko xehetasunen berri ere jaso zuten. Guztira 61 ikaslek eta 40 irakaslek parte hartu zuten jarduera horretan.