Bigarren mailako aizkolari txapelketako finalean hiru ordezkari

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 9a

Juan Telletxea eta Luis Mari Belarra herrian egindako saio batean. TTIPI TTAPA

Dagoeneko erabakita dago zein izanen diren Nafarroako Bigarren Mailako Aizkolari Txapelketako finalean arituko diren bortz aizkolariak. Horietatik hiru Malerrekakoak izanen dira: Luis Mari Belarra eta Juan Telletxea doneztebarrak eta Antonio Jaunarena zubietarra. Ekainaren 29an Eulaten jokatutako kanporaketan lortu zuten finalerako txartela.Aipatutako kanporaketan, eskualdeko bertze aizkolariek ere parte hartu zuten: Jesus Etxeberria eta Jose Luis Telletxea Beintza-Labaiengoak, Santiago Olano leitzarrak eta Xabier Ariztegi etxalartarrak.

Bi kanaerdiko eta 60 ontzako enbor bat moztu behar izan zituzten, eta guztietan azkarrena Belarra izan zen. Ondotik, Jaunarena zubietarra gelditu zen. Hirugarren eta laugarren postuak, berriz, Sakanara joan ziren, Etxarri Aranazko Juan Jose Erdoziarentzat eta Altsasuko David Amillanorentzat izan ziren. Bosgarren lekuan Juan Telletxea doneztebarra gelditu zen. Bortz hauek dira finalean aritzeko txartela lortu dutenak.

Eskualdeko bertze aizkolariak honela gelditu ziren: Jose Luis Telletxea zortzigarren, Olano bederatzigarren eta Ariztegi hamaikagarren lekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun