86.000 euroko laguntza jasoko dute Donamariak eta Zubietak

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 9a

Donamarian argiztapenerako eta Zubietan bidea zolaberritzeko

Toki Administrazioko Departamentuak 86.009 euroko diru-laguntza onartu du Donamaria eta Zubietarentzat. Donamariaren kasuan, Udalak 56.301,92 euro jasoko ditu Uxarrea auzoko argiztapena berritzeko. Hala, 80.431,32 euroko aurrekontuari eginen zaio aurre. Zubietan, Aurkidiko Bordako bidea zolaberritzeko erabiliko da 29.707,64 euroko laguntza. Aurrekontua, 42.439,48 eurokoa da. Nafarroa iparraldeko bertze herri batzuek ere jasoko dute laguntza, Igantzik, Goizuetak eta Uitzik, hain zuzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun