Ikastuarteari behar bezalako akabera emateko, zirku ikuskizun ederra eskaini zuten Iturengo eskolako ikasleek ekainaren 22an. Ikasle talde bakoitzak bere emanaldia prestatua zuen eta herritar eta guraso andanaren aitzinean egindako lana erakutsi. Jendearen aldetik ere parte-hartze haundia izan zen eta gustora gelditu ziren denak.