Maika Ariztegik irabazi zuen XXIX. Herri K

Utzitako argazkiak 2007ko uztailaren 9a

Argazkiak: TELLETXEA TTIPI TTAPA

rosa Maika Ariztegi iturendarrak irabazi zuen Errekak antolatuta ekainaren 23an egin zen Doneztebeko XXIX. Herri Lasterketa. Bigarren postua, herritar batentzat izan zen, Leire Utergarentzat hain zuzen. Hirugarren, berriz, Melhen Iglesiasentzat. Gizonezkoetan, lehia bizi izan zen orain bi urte garaile atera zen Imanol Cruz donostiarraren eta iazko garaile Rafa Maritxalar lesakarraren artean, baina azkenean, lehendabizikoa gailendu zen, lau segundoko aldearekin. Sailkapenean, hirugarrena, Fernando Etxegarai beratarra gelditu zen. Beteranoetan, gizonezkoetan, Xabier Arruti izan zen txapelduna, eta emakumzkoetan Rosa Orofino. Parte-hartzerik haundiena, ordea, maila berezikoen artean izan zen (2002-2004 artean sortutakoak). Gehienak doneztebarrak izan arren, Donamaria, Mugairi, Ituren eta Sunbillatik ere hurbildu ziren. Ekitaldi akaberan, Errekak Txomin Mindegiari omenaldi ttiki bat eskaini nahi zion, elkartearen alde egindako lana eskertzeko. Argazkian, emakumezkoetan —goian— eta gizonezkoetan –beheitian— lehenbiziko postuetan gelditu ziren lasterkariak ageri dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun