Umore eta giro ederrean joan ziren, aurtengoan ere, Sanpedro bestak

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 9a

TTIPI TTAPA

Avelino Mitxeo ziengotziak bota zuen txupinazoa

Avelino Mitxeo zinegotziak botatako suziriarekin abiau ziren aurtengo Sanpedro bestak. Horrela, eman zieten hasiera 5 eguneko bestei. Kirola, musika, dantzak, betizuak, jokuak... Era guztietako ekitaldiez gozatu zuten bertakoek zein kanpotik etorritako bisitariek. San Pedro Egunean, banderaren dantzaz gain, Trapatan eta bertze tradizioko dantzak ikusteko modua izan zen eliza atarian. Hirugarren egunean, gaztetxoenak izan ziren protagonistak. Haurrek Udal Ttikia osatu eta berriz ere suziria bota zuten. Olaia San Miguel izendatu zuten alkate, eta berarekin batera, bertze udal ordezkariak. Gazte Burrubako kideen eguna igandea izan zen, ginkana, bazkaria eta bazkalondoko joku dibertigarrienetan ederki pasatu zuten. Astelehean, hurrengo urterarte agurtu zituzten bestak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun