Malerreka eta Bortzirietako mankomunitateek eta Baztango udalak elkarrekin lan egiten dute hiri hondakin solidoen gaia landu eta irtenbideak bilatzeko.
Urte hasieran etxe guzietara egutegi bat iristen da. Orain zenbait urte hasi ziren egutegia egiten. Formatu aldetik aldaketak izan ditu, lehenengo urteetan orri bakarrean informazio guztia agertzen bai zen. Jendeak etxeetan errazago altxa zezan, egutegi moduan eta egunean eguneko datuak gorde ahal izatekoa atera zuten eta arrakasta handia izan du.
Eskualdeko argazkilariek egindako argazkiekin hornituta dago.
Denetara 6.500 ale argitaratu ziren. Ziur aski, heldu den urtean gehixeago egin beharko dituzte, zenbait tokitara ez zirelako iritsi. 7.000 inguru izanen dira 2008an. Egutegian bilketa berezi horren datuak agertzen dira. Baina horrez gain, zozketa baterako baliagarria den zenbaki bat agertzen da. Egutegia argitaratzen hasi zirenean ohartu ziren aunitz jendek zaborrontzira botatzen zuela, eta hori ekiditeko, bertan zozketa baterako zenbaki bat agertzen zen.
Dagoeneko zozketa egin zen ekainaren 30ean eta 3 zenbaki atera dituzte. Beti ere lehenak izango du lehentasuna, baina bada ez bada ere, 3 egin dituzte.
Hauek dira saridunak:
1. 5.061
2. 1.927
3. 4.499
Zenbaki sariduna izan ez gero, 948-635254 telefonoan informazioa jaso ahal izanen da. Saria, irailean 2 lagunentzako Kanariar uharteetara bidaia izango da. Uztailaren 31 arteko epea jarri dute irabazlea agertzeko.