Bertze urte batez haurrek udako goizak zertan pasa badute, Euskara Mankomunitateak udalekuak antolatu baititu. Urte batzutan haur kopuru ttiki samarra ibili eta gero, aurten 27 inguru animatu dira udako goizak lagun artean igarotzera. Hainbat ekintza eginen dituzte lau astetan. Uztailaren 2tik 27a arte eskulanak egiten, txangoak, jolasak, eta abar egiten ibiliko dira. Udalekuen gidaritzan Saioa Otazo, Lorea Arangoa eta Miren Santesteban egonen dira. Seguru aski primeran pasatuko dituzte uztaileko goizak elkarrekin.