Bidasoaldeko XI. nazioarteko folklore jaialdia

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 9a

Hamaikagarren aldia da gure eskualdeak Nazioarteko gazteen folklore jaialdia hartzen duela, eta Etxalarren nahiko sustraitua dagoen jarduera da, hainbat eta hainbat herritar hurbiltzen baita bertze herrialdetatik etortzen diren gazteak beraien kulturaren zantzu batzuk erakusten dituzten dantzak ikustera.

Aurten uztailaren 22an, igandean, meza nagusiaren ondotik izanen ditugu herrian Bashkortostandik etorritako Vesselinka taldea eta Perutik etorritako Inkamerika taldea plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun