Laugarren udaz antolatu dituzte usategietara bisita gidatuak Edurne eta Laura Elizagoen ahizpak. Bertze urtetan ibiltzen den jendea ikusirik eta gure herrian eta eskualdera etortzen diren bisitariak kontuan hartuz antolatzen dute bereziki ekintza hau. Nahiz eta ehiza sasoia udazkenean den, udako garai hau aprobetzatxen dute bertara hurbiltzen diren guziei Etxalarko usategietaren berri emateko, eta antzinako ehiza modu berezi hau zertan datzan azaltzeko.